(argazkia: GFA)

Ane Ostolaza ‘Aneoa’ artistaren ‘Hutsa-Huts’ erakusketa irekiko dute bihar Donostian

Erakusketak Ephemerally Eternal bakarkako azken erakusketako piezak biltzen ditu, baita JustMad 2024an Wild Wild Web saria jaso zuen Arteuparterekin batera egindako The Space in Between proiektuko lanak ere.

Huts izeneko erakusketa irekiko dute bihar, Donostiako Santa Teresa komentuko atarian. Honetan, Aneoa artistak 2023an eta 2024an sortutako lan batzuk ikusi ahal izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatu Goizane Alvarezek adierazi duenez, “aren lana ezagutzeko aukera bikaina da erakusketa hau”. Ostolazak, Aneoa izenez ezaguna, zirrara eragin nahi du, kontzientziak astindu, eta horretarako paisaia hondatuak, aurpegi zatikatuak eta tonu grisak erabiltzen ditu. “Estilo txundigarri horrek ez du edertasun konbentzionala bilatzen, erreakzio sakon eta gogoetatsua eragin baizik”, nabarmendu du antolakuntzak.

Izenburuak obra horien arteko lotura nabarmentzen du, nahiz eta proiektu desberdinetakoak izan. Ikusgai egongo diren lan guztiek gai bera jorratzen dute: hutsa espazio seguru eta muin iraunkor gisa. Erakusketa honen barruan, artistak duela gutxi egin duen Ephemerally Eternal banakako erakusketaren piezak ikusi ahal izango dira, bai eta The Space in Between proposamenaren zati bat ere. Proposamen horrek, Arteuparte galeriaren eskutik, lan onenaren Wild Wild Web saria lortu zuen JustMad-en 2024ko edizioan.

Erakusketa ekainaren 20ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Santa Teresa komentuko atarian (Koldo Mitxelena Kulturunea).

Zabaldu: