OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean

Azaroaren 10era arte egongo dira margolanak Ziudadelako Bolborategia aretoan ikusgai.

Margolanez osatutako bilduma da Gaur Kexati nabil! eta Angel Presencioren (Iruñea, 1969) bizipenetatik abiatzen da. Arrakastarik gabe arte-esparruko hainbat deialditan sartzeko egindako saiakeretatik eta bizipen horiei emandako erantzun plastikotik, hain justu.

Presencio bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, “protestatik ongi egindako margolanek sortutako gozamenera”. Oraingoan baina, Richard Avedok Pirelliren egutegirako egindako argazkiak olio pinturan birsortu ditu margolariak.

Artistak marrazketa-ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan eta Arte Ederretan lizentziatua da. Banakako erakusketak egin izan ditu Iruñean eta Madrilen, eta taldekakoak, beste hainbat hiritan.

Erakusketa azaroaren 10era arte egongo da zabalik, asteartetik ostiralera (18:30 – 21:00), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00) eta igande zein jaiegunetan (12:00 – 14:00). Astelehenetan itxita egoten da.

Zabaldu: