Emanaldiez gain, La Rueda Teatro Social taldeko Laura Presak eta Sandra Arpak Teatro Foro tailerra antolatu dute. Ikastaroa ekainaren 14an, 15ean eta 16an izango da.
Ekaina antzerki amateurraren hilabetea bihurtu da Bilboko Pabellon 6n. Izan ere, ikasturtea amaitu ondoren, antzerki taldeek urtean zehar sortutako antzezlanak aurkezten dituzte publikoaren aurrean. Oraingo honetan, Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 16an amaituko da.
Sol Maguna zuzendari duen La Trascienda Teatroren Okupame piezak emango dio hasiera jaialdiari, eta haren atzetik etorriko dira, Hamaika Teatroren El Triunfo eta Koral Compañíaren Lo raro de esto, Von Hippel Lindau sindromeari buruzkoa. Bigarren asteburuan, Edicion Limitada konpainiak Reza lana aurkeztuko du, Yasmina Reza egilearen lau obrari buruzko ikuskizuna; Dantzertik sare sozialen testuinguruan intimitatea galtzeari buruzko dantza-pieza bat eskainiko du: Show; eta Kai Erreak Javier Liñerak zuzendutako Homeroren La odisearen proposamena oholtzaratuko du. Azkenik, hirugarren asteburuan, BAI Barakaldoko antzerki eskolako ikasleek la casa de Bernarda Albaren bertsioa aurkeztuko dute, patriarkatuarekin kritiko eta genero ikuspegiarekin; Zenbatu antzerki talde komunitarioak zuzeneko musika duen La Tarara izeneko lana taularatuko du, osasun mentala eta genero berdintasuna jorratuz; amaitzeko, Agatha Christieren La ratonera obra ospetsua aurkeztuko du Itxartu Taldeak.
Ostegun, ostiral eta larunbateko emanaldiak 19:30ean izango dira eta igandeetakoak 19:00etan. Ikuskizun guztietarako sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.
Emanaldiez gain, La Rueda Teatro Social taldeko Laura Presak eta Sandra Arpak Teatro Foro tailerra antolatu dute. Ikastaroa ekainaren 14an, 15ean eta 16an izango da. Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak izango dira. Ikastaroaren xehetasunak eta izen-ematea www.pabellon6.org webgunean kontsulta daitezke.