(argazkia: Bertsozale)

Apirilean abiatuko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

Ekainaren 11n izango da finala Gasteizen.

Urtarrilean hastekoa bazen ere, apirilean abiatuko da azkenean 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa.

Martxoaren 19an aurkeztuko da txapelketa eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da Amurrion eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen.

4 fasetan banatuko da lehia, final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak 18rekin, finalerdiak 12rekin eta finala 6 bertsolarirekin.

Gai jartzen eta aurkezle lanetan 11 lagun arituko dira eta bertsolarien lanak epaitzen 6 lagun.

Zabaldu: