Guztira zortzi kontzertu eskainiko dira Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon.
XXXVIII. Antzinako Musika Asteak zortzi kontzertu eskainiko ditu irailaren 5etik 12ra bitartean, Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, Astean jarduera osagarriak ere izango dira. Jardunaldietan, garai zaharretako melodiak joko dituzte biolontxeloa, bihuela edo bibolina bezalako musika tresnekin lagunduta.
Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak antolatzen dute urtero zikloa eta azaldu dutenaren arabera, Arabako artistak eta nazioartekoak ere izango dira zuzenekoetan, “proposamen klasiko eta berritzaileen bidez pasa den mendeetako konposizio eta instrumentuak erakutsiko dituzte”, azaldu dute antolatzaileek.
Osasun arrazoiak direla medio, Gasteizko kontzertuei eta jarduera osagarriei dagozkien sarrerak dohainik hartu ahal izango dira abuztuaren 31tik aurrera, emankizun bakoitzaren eguneko 14:00ak arte. Lurraldean egingo diren hiru kontzertuetarako ez da beharrezkoa izango sarrera aurretik eskuratzea, sarrera librea izango da baimendutako edukiera bete arte.
Kontzertuak:
- Irailaren 5ean, 19:30ean, Laudioko kasinoa
- Andoni Mercero
- Irailaren 6ean, 19:30ean, Murgiako San Migel eliza
- Daniel Zapico
- Irailaren 7an, 20:15ean, Gasteizko San Pedro eliza
- La Guirlande (Gonbidapenak agortuak)
- Irailaren 8an, 20:15ean, Gasteizko San Pedro eliza
- Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzábal eta Daniel Zapcio (Gonbidapenak agortuak)
- Irailaren 9an, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedrala
- Santa Maria kapera (Gonbidapenak agortuak)
- Irailaren 10ean, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedrala
- Nereydas (Gonbidapenak agortuak)
- Irailaren 11n, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedrala
- Euskal Barrokensemble (Gonbidapenak agortuak)
- Irailaren 12an, 19:30ean, Bernedoko eliza
- Sar Ensemble
Jarduera osagarriak:
- Irailaren 7an, 12:30ean, Gasteizko San Pedro eliza
- La Guirlande: Kontzertu pedagogikoa: musika tresnak, konpositoreak eta obrak.
- Irailaren 8an, 12:30ean, Gasteizko San Pedro eliza
- Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzabal eta Daniel Zapico: Entsegu irekia, azalpenak emango dituzte eta galderak erantzungo dituzte.
- Irailaren 9n, 19:30ean, Gasteizko Santa Maria Katedrala
- Carlos Menak hitzaldia eskainiko du.
- Irailaren 10an, 13:00etan, Gasteizko Santa Maria Katedrala
- Jesus Guridi Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
- Iraiaren 11an, 18:45ean, (sarrera 18:30ean), Gasteizko Santa Maria Katedrala
Antzinako Musika deskubritzen (adin guztientzako jarduera).