Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, ahozko transmisioarena eta berrikuntzarena. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Oihaneder Euskararen Etxeak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean, 2020ko Gazte Sortzaileak beka abiatu dute. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, ahozko transmisioarena eta berrikuntzarena. Hala, parte hartu nahi duten 16 eta 35 urte bitarteko gazteek ideia bat aurkeztu beharko dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “ez da beharrezkoa oso proiektu garatua izatea”. Proiektu irabazleen egileei 6-7 hilabete emango zaizkie aukeratutako ideiak garatzeko. Horretarako, aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru-saria eskainiko zaizkie.

Bi kategoriatan banatu dute beka: alde batetik 16 eta 24 urte bitarteko gazteentzat eta bestetik, 25 eta 35 urte bitartekoentzat. Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera egongo da, baina taldeka aurkeztuz gero, taldekide guztiek adinaren baldintza bete beharko dute; era berean, eta adinari dagokionez, bi kategorietakoak badira, adierazi beharko dute zein kategoriatan aurkeztu nahi duten lana. Bestalde, erroldari dagokionez, taldekide gehienak Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoaren hiri edo herri batean erroldatuta egon beharko dira. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du eta gehienez ere, beka bi aldiz jaso ahal izango da bi deialdi desberdinetan.

Proposamenak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira Gasteizko Udaleko Erregistro nagusian edota gizarte etxeetan. Horretarako, parte hartzaileek bi dokumentu bete beharko dituzte: Eskabide orria: datu pertsonalekin eta eskabidea berarekin eta proiektua aurkezteko orria.

 

Zabaldu: