Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du.

Ekimen honek Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz.

Hiru zalduondarrek hartu dute hitza. Lehenengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testua irakurri du. Ondoren Bernardo Atxagak hartu du hitza eta araba-zozoari omen eginez, Arabako euskara eta euskalduntze bidea goraipatu du. Azkenik eta Txapelketari zin eginez, Oier Suarez Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak.

Txapelketako lehenengo final laurdena otsailaren 9an jokatuko da, Araian eta martxoaren 30ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Hiru final laurden, bi finalerdi eta finala: Araia, Zigoitia, Aramaio, Legutio, Dulantzi eta Gasteiz.

Txapelketak egitura hau izango du: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta sei bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, bost saio eta finala.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen atarian www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan…

Zabaldu: