Aretoetako zuzenekoak Iruñeko plazetara

Lin Cortes izango da agertokira igotzen den lehen taldea, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Burgoen plazan.

Iruñeko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko xedearekin, Udalak aire zabaleko hamar kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: flamenko berria, flamenko-elektronika, pop rocka, folk rocka, dark rocka, euskarazko fusio-musika, indiea, rock alternatiboa euskaraz, surf rocka eta heavya. Ekimenean parte hartuko duten aretoak Zentral, Carbonera, Toki Leza, Infernu, Garazi, Txintxarri, Nebula, Cavas, Krawill eta Indara dira.

Hala, Lin Cortes izango da agertokira igotzen den lehen taldea, ondoren, Andrea Santiago, Track Dogs, Kaballah, Burutik, Juarez, Anari, Los Tiki Phantoms, NoisAlive eta Califato ¾ ikusiko ditugu taula gainean.

Zuzenekoak udako asteazkenetan izango dira, doan, arratsaldeko 20:00etan, uztailaren 22tik irailaren 23ra bitartean. Emanaldiak ondorengo guneetan eskainiko dituzte: Burgoen plaza, San Bartolome gotorlekuko lubanarroak, Compañía plaza, O-ko Andre Maria plaza, Taconera, San Jose plaza eta Ziudadelako lubanarroak.

Kontzertuak

  • Uztailak 22. Zentral. Lin Cortes. Flamenko berria. Burgoen plaza.
  •  Uztailak 29. Carbonera. Andrea Santiago. Pop-rocka. San Bartolome gotorlekua.
  • Abuztuak 5. Toki Leza. Track Dogs. Folk rocka. Compañia plaza.
  • Abuztuak 12. Infernu. Kaballah. Dark rocka. Compañía plaza.
  • Abuztuak 19. Garazi. Burutik. Fusioa. Compañia plaza.
  • Abuztuak 26. Txintxarri. Juarez. Indiea. O-ko Andre Maria plaza.
  • Irailak 2. Nebula. Anari. Rock alternatiboa Taconera – Gayarreren monumentua.
  • Irailak 9. Cavas. Los Tiki Phantoms. Surf rocka. Jito Alai.
  • Irailak 16. Krawill. NoisAlive. Heavya. San Jose plaza.
  • Irailak 23. Indara. Califato ¾. Flamenko-elektronika Indarako lubanarroak.
Zabaldu: