(argazkia: Donostia Kultura)

Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera.

Donostia Kulturaren plataforma bat da Argiartean, argi-artearen esparruko sorkuntzarako eta hainbat diziplinatako artistek lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea da bere asmoa. 2019ko Olatu Talkan izan zuen sorrera ekimenak.

Light art instalazioez gain, lorategiak eta elizak programazio heterogeneoa eta dinamikoa hartuko dute, eta hainbat diziplina, hala nola musika, poesia, bideo-artea edo astronomia, argiztapenarekin harreman estuan jarriko dira. Gainera, Animadeba jaialdiaren eskutik eta Euskal Herriko animazioaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, 1970-2020 urteen artean egindako animazio esperimentaleko filmen sorta bat proiektatuko da. Horretarako ZineTxita erabiliko da, Elias Querejeta Zine Eskola, Animadeba, Medialab eta Txitarekin lankidetzan, kargo-bike baten gainean eraikitako zinema ibiltaria.

Horiez gain, hitzordurako bereziki sortutako Gross-Argiartean tokiko garagardoa eta bi foodtrucken (beganoa aukerarekin) produktuak dastatzeko gune gastronomiko bat egongo da.

Zuzeneko emanaldiak

  • Ostirala, urriak 7, 20:00etan Puy Barral & Garazi Navas + Rebeka Elizegiren LUMO eta 22:00etan, Dotore + Desilence.
  • Ostirala, urriak 8, 20:30ean Lluch + Labcuatro, 21:00etan Garazi Gorostiaga + Garazi Navas eta 22:00etan Skygaze + Inesfera.
  • Igandea, urriak 9, 21:30ean Impresiones en la alta atmósfera (1989) Beñat Achiary & Joseba Irazoki + J.A. Sistiaga eta 22:00etan Bongho Krappul + Paoletta.

Arte-lanak eta egileak

  • + Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966) Eraikineko elementurik oinarrizko eta esanguratsuenetik abiatzen den lan generatiboa.
  • LUMO 1 eta 2 Rebeka Elizegi (Donostia,1968) Eskuzko collagearen tradizioa, arkitekturarekin elkarreragiten duten eskala handiko konposizioetara eramana.
  • LAS (RAZ , Donostia: Jacek Markusiewicz & Ander Gortazar) Formatu handiko instalazioa, mundu digitala eta natura lotzen dituena zuhaitz arteko LED argien matrize baten bidez.
  • Ez Da Erraza Jon Begiristain (Donostia, 1967) Elkarrekiko egitura esperimental baten bidez sortutako argi-topografia
  • LAMPYRIDAE Diego Sologuren (Bilbao, 1985) Elementu modularren ustekabeko antolaketatik abiatuta diseinaturiko ekitaldirako luminariak.
  • PROVOCACIÓN  Monika Aranda, (Pamplona, 1976) Erabateko indarraldia duen kezka bati erantzuten dion argi-instalazio delikatu eta minimoa.
  • AMNIOSIS Xabier Lozano
    Xabier Lozano (Tolosa, 1961) Eliza barruko sabaietan proiektatutako ikus-entzunezkoa.
  • ZERUEN BILA (De esferas terrenales y divinas) José Zugasti (Elgoibar, 1952) Eskultura mugimenduan dauden esfera zeru batera zabaltzen da argiari esker. Borja Jimenezen lankidetzarekin.
  • TYCHO; TEST ONE Paul Friedlander Paul Friedlander (Mánchester, 1951) Argia materia moldagarri bihurtzen duen tramankulua. New Art Foundationek utzitako obra.
Zabaldu: