Artista herrikoi talde batek Piztu Bilbo Itzali Mtv-rentzako abestia sortu du

Modu kolektiboan eta interes komertzialetatik at, bideoklipa sortu dute hainbat musikarik, Piztu Bilbo Itzali Mtv dinamikarako.

Lan honek “MTVak inposatzen duen kultura eredu kapitalistatik kanpo musika asko, eta oso ona, egiteko aukerak badaudela erakusten digu”, azaldu dute.

Suaia Eta Ama Rebel Taldea, @ziztada_rlantz, Aiala, Gatom, Zoroen Kluba, AK, Raperu, Salda dago, Komando Braga, Akerjenbe, Thunderclap, Euridia eta Etchekoy! dira ekimenean parte hartu duten musikarietako batzuk.

Zabaldu: