(argazkia: Oskar Moreno)

Artista liburuari buruzko IX. topaketa izango da asteburuan Donostiako San Telmo Museoan

50 artista eta talde baino gehiago izango dira.

Arteliburu 21ek eta Donostiako San Telmo Museoak antolatuta, asteburu honetan, azaroaren 8tik 10era, Artista Liburuari Buruzko IX. Topaketa izango da museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte museoan egingo den erakusketan.

Aurten E3-Euskal Emakume Eskultoreak izango da gonbidatutako kolektiboa eta berariaz topaketa honetarako sortu duten lan kolektiboa aurkeztuko dute. Gainera, hainbat taldekidek hitzaldia eskainiko dute, taldean egindako prozesu eskultoriko bat nolakoa den azaltzeko. Horrez gain, ohi bezala, hainbat jarduera izango dira asteburuan; besteak beste, familiei zuzendutako tailerra eta baita poesia eta musika errezitaldia ere topaketa agurtzeko.

Erakusketarako sarrera eta jarduerak doakoak izango dira.

Donostiako museoan izango diren topaketa hauek Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortutako programazio zabalago baten parte dira. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin.

Erakusketan parte hartuko duten artistak dira Helena Ayerbe, Mario Telenti, Carmen Aduriz, Paoletta Balmelli, Jorge Zamarreño, Susana Lopez, Olaia Martinez, Caro Sanchez, Mertxe Enrique, Javier Vallejo, Mercedes Garcia, Mmar Esevez, Antton Garin, Eva Rodriguez, Helena Agell, Milagros Botella, Bibi (Mª Vic. Liras), Iñaki Albisu, Eider Baile, Luis Barrios, Eluska Kortajarena, Idoia Grijalbo, Detritus, Maria Zubizarreta, Julia Otxoa, Tomas Ruti, Jose Miguel Chirivella, Joxemari Carrere, Isabel Elizalde eta Arri Bidasoro.

E3-Euskal Emakume Eskultoreak: Amaia Conde, Amparo Lozano, Eider Baile, Idoia Elosegi, Nery Adriana Pradenas, Virginia Bosch, Susan Bart, Mª Jose Lacadena.

EHUko Arte Ederren fakultateko ikasleak eta irakasleak

Amets Leria, Alexandra Aurrekoetxea, Aitor de Lucas, Nahia Cagigal, Susana Jodra Llorente, Izaskun Alonso Saratxaga, Oihane Sanchez Duro, Marta Barragan, Jorge Rubio, Eztizen La Cruz, Amparo Lozano Sancha, Mikel Garate.

100TZE: Idoia Beratarbide, Allende Arnaiz, Maria de Bernardo.

Izaki taldea: Miren Perez Ilzarbe, Mila Boj, Mario Uriz.

Zabaldu:

Utzi erantzuna