Emanaldi bakoitzean 55 lagunentzako lekua egongo da eta dagoeneko ekainaren 28, 29 eta 30erako sarrerak baino ez dira geratzen. Izena emateko tokiak@axut.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek.
Axut! antzerki taldeak “erronka eder bat” du eskuartean: Lurrez estali antzezlan berria. Obra honek badu berezi egiten duen ezaugarri bat: Ez du Euskal Herri osotik bira egingo. Izan ere, Izurako Latsaga gazteluan hartuko du lurra lanak eta bertan izango dira emanaldi guztiak.
Obrak laborantza eta etxaldeen problematika izango ditu hizpide. Azaldu dutenez, “lurra izanen da gure gaia, gure oholtza, gure jostaleku”. Ximun Fuchs antzerkigileak idatzi du gidoia Izuran eta sorkuntza egonaldia ere bertan izan da. Denera, hamaika aktorek hartuko dute parte obran, hasiberriak dira batzuk, eskarmentu handikoak besteak: Ramon Agirre, Amaia Arbeletche, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Xumai Gorostiaga, Arantxa Hirigoyen, Maitexa Iriarte, Jean-Marie Irigoin, Miren Tirapu, Iñaki Ziarrusta eta Oier Zuñiga dira aktore horiek.
Maiatzaren 31n izango da estreinaldia eta lantaldeak hasiera batean hiru astez obra bertan eskaintzeko asmoa bazuen ere, publikoaren harrera bikaina ikusita, bi aste gehiagora zabaldu behar izan du emanaldien eskaintza, beraz, hil honen bukaeran hasi eta ekainaren 30era arte eskainiko dute obra.
Emanaldi bakoitzean 55 lagunentzako lekua egongo da eta dagoeneko ekainaren 28, 29 eta 30erako sarrerak baino ez dira geratzen. Izena emateko tokiak@axut.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek.