Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratutako taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Abenduaren 6tik 16ra egongo da izena emateko aukera zabalik, kulturaz.eus webgunean.
Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da berriz. Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak antolatzen duen ekimen honen lan ildo nagusiak “musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea dira”, azaldu dute. Horrela, formazio teknikoa, artistikoa eta kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute talde edo bakarlariek.
Musikari berrien plaza izateaz gain, sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da egitasmo honen xedea. Horretarako, aukeratutako taldeek Azpeitiko Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua bertan egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek formakuntza saioak jasoko dituzte; teknikoa eta artistikoa.
Abenduaren 6tik 16ra egongo da izena emateko aukera zabalik, kulturaz.eus webgunean. 2025eko ekainaren 21ean, bestalde, emanaldi kolektibo bat eskainiko dute aukeraturiko talde guztiek Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. Gainera, antolatzaileek nabarmendu dutenez, “komunikazio eta promozio berezia egingo zaie musikari eta musika talde berri hauei”.