Balmasedako La Encartada museoak Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren ‘Serenity Suite’ ikuskizuna hartuko du larunbatean

Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta.

Balmasedako La Encartada fabrika-museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren seigarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, otsailaren 25, arratsaldeko 19:00etan. Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite du izena obrak eta “heldutasun artistiko handiko” pieza bat dela diote antolatzaileek, bai bere idazkera koreografikoari dagokionez, bai interpretazioari dagokionez. “Denboraren iragaitearen gaiak pieza osoa zeharkatzen du, modu sotilean, grabitaterik gabe, nostalgiarik gabe. Bertaratuko den publikoak duo batez gozatzeko aukera izango du. Bertan, Bilbaok espazio-denboraren kudeaketan duen esperientzia erakutsiko du”. Bien arteko ia hiru hamarkadako aldearekin Bilbaok eta Garciak dantza bezalako zerbait pertsonala partekatzen dute, asmorik gabe eta begirada ludiko batetik abiatuta espazio komun bat hartzen dute, non transmisioa denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntu gisa agertzen den. Oso bikote hunkigarria da, abstrakzioz nahastutako adierazkortasun diskretuarekin. Dantza eskuzabala, abegikorra eta oso soila aldi berean, funtsezkoenera doana eta zalapartarik gabe zabaltzen dena”.

Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta.

MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsultatu daiteke.

MusEkintza 2022-2023

MusEkintza eszenatoki berrietara heltzeko helburuarekin sortu zen iaz. Ziklo honetan, zinema, antzerkia, ilustrazioak, musika eta estilo askotako dantzaz gain, poesia, eskultura, moda eta bertsolaritza ardatz dituzten ikuskizunak eskaintzen ari dira. Hala, hamaika ikuskizun eskainiko dituzte irailera bitartean Bizkaiko hainbat eskualdetan.

Jaialdia Bizkaiko historiaz beteriko hamaika agertokitan garatzen da: Balmasedako La Encartada fabrika museoa, Muskizko El Pobaleko burdinola, Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe.

Espazio horietan hainbat diziplina artistikotako ikuskizunak izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dancea,…

Zabaldu: