Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango da. Horietaz gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adios  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek parte hartuko dute jaialdian.

2020ko irailaren 5ean, Miramonen egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango duen arren, lehen aldiz izango du jaialdi autonomoaren izaera.

COVID-19tik babesteko beharrezko neurriei erantzunez, edizio honetan Miramongo basotik anfiteatro ezagunera egingo du jauzia, jatorrizko kokapenetik oso gertu.

Basoka 2015eko herritarren partaidetzarako Olatu Talka jaialdiaren programazioaren barruan sortu zen. Antolatzaileek diotenez, bere lehen ediziotik “jaialdiko jarduerarik preziatuenetako bat” bihurtu zen, eta, bost edizioetan zehar, musika “akustikoan” eta Indie folk soinuak gustuko dituztenentzako hitzordu gogokoenetariko baten moduan mantendu da.

Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren ostean, Donostia Kulturak Basoka DKluba musika zirkuituan integratu eta berezko izaera duen jaialdi bihurtzearen aldeko apustua egin du.

Antolatzaileen arabera, Basoka “munduko jaialdirik txikiena” izatearen premisapean jaio zen. “Kontzertu eta jaialdi handiak musika mota batzuk esperimentatzeko ingurune egokienak izatetik oso urrun zeudela iruditzen zitzaigun”.

Horregatik, jaialdi honen proposamenak ikusleen, ingurunearen eta artisten arteko harreman estua bultzatu nahi du. “Ahalik eta errespeturik handienarekin gozatzea, hots eta isiltasun bakoitzaren kontzientzia eta presentzia izatea. Basoka ez da modako taldeen abestiak dantzatzeko eta lagun artean abesteko jaialdia”.

Orain arte egindako bost edizioetan, bertaratutako ikusleen eta artisten aldetik jaso duten balorazioa oso positiboa izan dela nabarmendu dute. “Musikak, lekuak eta publikoak bat egiten dutenean, kontzertuak benetan berezi bihurtzen dituen magia mota hori sortzen dela egiaztatu dugu”.

Antolakuntzaren ustez, “Basokan esperientzia horren kalitateari eman behar zaio lehentasuna, eta nahiz eta pandemiagatik lekuz aldatu behar izan, anfiteatroa basora gerturatzen gaituen leiho handi bat dela sentitzen dugu”.

Jaialdia doakoa izango da eta arratsaldeko 16:30ean hasi eta  21:30ean amaituko da. Hainbat jatorri eta estiloko zazpi musika proiektu azalduko dira anfiteatroaren harmaila aldapatsuek eta basoak osatzen duten agertokian.

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango dugu, eta, horiez gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adiós  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek bisitatuko gaituzte.

Iraupen laburreko zazpi kontzertu izango dira eta ikusleek aurkitzeko dagoen soinu-mapa intimo eta askotariko baten zehar bidaiatzeko aukera izango dute.

Honakoak dira aurreikusitako ordutegiak:

16:30 – Charly

17:00 – El largo Adios

17:45 – Sara Zozaya

18:30 – Amateur

19:15 – Elena Setíén & Joseba Irazoki

20:00 – Joe Wilkes

20:45 – RO-E

Kontzertuak aire zabalean izango dira, esparru mugatu batean, sarrera kontrolatuarekin eta 600 laguneko edukiera mugatua izango du kopuru bikoitza baino gehiago har dezakeen espazioa bada ere.

Zabaldu: