´Begibakar´ izeneko disko berria dakar Xabi Bandinik

Edozein pertsonari bezala, Xabi Bandini Iruñeako abeslariari ere hainbat kontu pasatu izan zaizkio azken urte hauetan. Bere Madrileko pisu txikitik abestiak idazten eta grabatzen hasi zen modu apalean eta hauek bere blogean zintzilikatzen joan zen, pixkanaka ideia bati forma eman arte.

Aurrena, sare sozialetan bere lehen abestia, Begibakarraren gela, argitaratu zuen eta horren ostean, bigarren kapitulua abiatu du Begibakar (Gor diskoak) izeneko diskoa plazaratuz. Abeslariak Begibakarraren bidaia kantuarekin bideoklip bat ere grabatu du Borja Lezaunen zuzendaritzapean.

Diskoak begibakar izaki mitologikoaren istorioa kontatzen du hiru ataletan banatuta; Desagerpena, bidaia eta aurkikuntza. Denetara hamar kantuz osatuta dago bilduma.

Zabaldu: