(argazkia: Artium)

‘Begirada feminista’ ikastaroa antolatu du Gasteizko Artium Museoak

Artista eta arte teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatuko ikastaroak. Aurtengo hizlarien artean ondokoak daude: Lara Perry, Mari Chorda, Gema Intxausti, Anna Caballe eta Carmen Gaitan Salinas.

Gasteizko Artium museoak Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamahirugarren edizioa antolatu du. Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Mendez EHUko arte antropologian katedradunak zuzentzen dute ikastaro hau, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak biltzen ditu urtero, ikuspegi feministetatik, artearen alorrean aztertzen edo esku hartzen dutenak. “Ikastaro honek artearen arloko artista eta teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatu nahi dio publiko zabal bati, gaur egun aurre egin behar zaien arazo teoriko eta politikoak azpimarratuz, joera androzentriko eta etnozentrikorik gabeko artea eta ezagutza lantzen eta zabaltzen jarraitzeko”, azaldu dute.

Ikastaroaren edizio honetan Gema Intxausti, Erreakzioa kolektiboa eta Mari Chorda artistak, Anna Caballe idazlea, Carmen Gaitan Salinas, Garazi Ansa eta haizea Barcenilla arte historialariak eta Lara Perry historialaria izango dira hizlari. Museoaren zuzendari Beatriz Herraezek eta Liburutegiaren arduradun Elena Roserasek, berriz, Euskal Emakume Artisten Dokumentazio Zentroaren aurkezpen laburra egingo dute.

Ikastaroaren liburuxka, hemen.

Egitaraua

Apirilaren 17an, larunbata

10:30ean. Materiala banatzea – Ikastaroaren (Xabier Arakistain, Lourdes Mendez) eta Euskal Emakume Artisten Dokumentazio Zentroaren (Beatriz Herraez) aurkezpena.

11:00etan. Irekiera hitzaldia: Anna Caballe. Idazlea; Bartzelonako Unibertsitateko Espainiar Literaturako irakasle titularra; Klasikoak eta Modernoak elkartearen presidentea.

12:30ean. Atsedenaldia.

13:00etan. Hitzaldia: Gema Intxausti. Artista; Artiumeko Jendartean, atxiloketari begira erakusketaren egilea.

14:30ean. Atsedenaldia.

16:30ean. Hitzaldia: Garazi Ansa eta haizea Barcenilla. Artearen historialariak. EHU.

18:00etan. Atsedenaldia.

18:30ean. Hitzaldia: Erreakzioa. Estibaliz Sadaba eta Azucena Vieites artistek osatutako kolektiboa.

20:00etan. Eguneko jardunaren amaiera.

Azaroaren 15ean, igandea

10:00etan. Hitzaldia: Carmen Gaitan Salinas. Artearen historialaria. Mdrilgo Universidad Complutense.

11:30ean. Atsedenaldia.

12:00etan. Hitzaldia: Lara Perry. Historialaria; School of Humanities, University of Brighton

13:30ean. Atsedenaldia.

15:30ean. Itxiera hitzaldia: Mari Chorda. Artista eta poeta.

17:00etan. Ikastaroaren amaiera.

 

Zabaldu: