(argazkia: Ekinez jaialdia)

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Añube, Skabidean, Biznaga, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko eta Letagin dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk.

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostiralean eta larunbatean. Izan ere, Ekinez jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du herriak Labegarai eta kiroldegiaren inguruan. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herriko musika alternatiboaren topaleku eta erakusleiho izateko asmoa du jaialdiak.

Hala, bi egunetan zehar 28 musika talde pasatuko dira agertoki gainetik, iaz baino 10 gehiago.

Lehen egunean, hilaren 9an, ondorengo talde hauek igoko dira oholtzara: Añube, Skabidean, Biznaga, Tatxers, Brigade Loco, Hofe X 4:40, Denso+Mutiko&Tatta, Odolkiak Ordainetan, Brava, Rebel Noise eta Balloon Framek.

Larunbatean, berriz, Brigada Criminal, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko, Letagin, Alvilda, LaMia Mari, Perlata eta Bull Brigade taldeen txanda izango da.

Eguneko sarrerak 25 euroko salneurria izango du. Bi egunetarako Bonoak, berriz, 35 euro. Honako salmenta puntuetan izango dira sarrerak eskuragai formatu fisikoan: Bergarako Arrano, Iruñako Aitzina, Bilboko Nave 9, Gasteizko Ttipia eta Tafallako Pasadizo tabernetan.

Horretaz gain, Musikaze plataforman ere eskuratu ahal izango dira sarrerak online.

Sarrerak eskuragai, hemen.

Zabaldu: