Donostia Kulturak Berri Txarrak talde nafarrari emango dio 2019ko Adarra Saria. Juan González Andrés kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio zuzendariak osatutako Aholku Batzordeak musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko.
Berri Txarrak-en emanaldiek arrakasta handia izan dute herrialde askotan eta taldeak milaka jarraitzaileei eskaini dizkie kontzertuak bost kontinenteetako agertokietan.
Taldeak ekainaren 21ean, jasoko du saria eta, egun berean, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian.
Sarrerak maiatzaren 21ean, asteartea, 11:30ean jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean.