Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Ezinbesteko hitzordua bilakatu da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. Aurten baina, Biotz Alai plazako agertokia utzi eta Muxikebarri antzokian ikusiko ditugu ostiralean, uztailak 12, Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, gaueko 21.00etatik aurrera.

ALBE Algortako Bertsolari Eskolak iragarri duenez, aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, “herriak Mundiala behar baitu, baina Mundialak herritarrak behar ditu!”. Horregatik, azken hilabete hauetan herritarren gaiak eta galderak jasotzen ibili dira sare sozialetan.

Sarrerak Erromo eta Villamonteko kultur etxeetan eskuratu ahal izango dira, lagun bakoitzeko gehienez bi. Edota egunean bertan Muxikebarrin, 16:30etik aurrera.

Informazio gehiago ALBEko Twitter-ean.

Zabaldu: