(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 1etik 18ra bitartean izango da

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi duten guztiek izena emateko aukera izango dute otsailaren 1etik 18ra arte. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia. Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 4an irekiko da izena emateko epea.

Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, “oraindik neguan gauden arren, begiak udan jarrita ditugu elkartean: Bertso Udalekuak antolatzen hasteko garaia da. Hain zuzen ere, otsailaren 1ean zabalduko dugu izen-emate epea hezitzaile, zuzendari, sukaldari eta begirale praktikak egin nahi dituztenentzat. Hilaren 18ra arte izango dugu zabalik epea www.bertsozale.eus atarian”. Hura amaituta, apirilean emango dute osatutako lantaldeen berri.

Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoak

Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 4an irekiko da izena emateko epea. Elkarteak adierazi duenez, laster emango dituzte izena emateko xehetasun gehiago Bertsozaleren webgunean bertan.

Bestalde, Bertso Udalekuetako hezitzaileak prestaketa asteburuan elkartuko dira, maiatzaren 17tik 18ra Larraulgo aterpetxean (Gipuzkoa). “Bertan parte hartzea ezinbestekoa izango da, Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko”, nabarmendu dute elkarteko kideek.

Izena eman nahi duenak, hemen du aukera.

Zabaldu: