[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”.

Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre eta bakarrik dago, ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion, hamar urte baino gehiago dira, Irene, ahizpa ikusten ez duela eta aita berriki hil zaio”.

Istorioaren azpian bi ideia nagusi daudela azaldu du Etxeberriak: “alde batetik, zuretzako oso garrantzitsua den pertsona baten heriotza gertatzen denean, heriotza horrek ekartzen du pertsona horren bizitza berrikustea edo aztertzea, eta baita bere intimitatean sartzea ere”. Horrek batzuetan espero ez ditugun gauzak topatzera eramaten gaituela kontatu du egileak, hori da, hain zuzen, liburuaren ardatzetako bat. Bigarrena, berriz, emakumearen egoera edo ikuspuntua da. “Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da, eta horrek zer pentsatua eman zidan”. Horregatik, Ingrid eta Matilde pertsonaien bidez, gaurko eta lehengo emakumeei ahotsa eman nahi izan dio idazleak.

Erritmo azkarra du Etxeberriaren eleberriak, “akzioa dago, elkarrizketa asko daude eta horrek nobela irakurterraza  izatea egiten du”, adierazi du.

Etxeberriak lehenengo bi eleberriekin, Tango Urdina (2003) eta 31 Baioneta (2007), Donostia ‘Opera Prima’ Saria irabazi zuen. Lapurrak dabiltza azokan (2010) Ereingo Neskatilak saileko haur literaturako liburua etorri zen ondoren. Hurrengo lana, Nomada (2016), intriga eleberria izan zen. Olivetti da idazlearen laugarren eleberria.

Zabaldu: