[BIDEOA] ‘Anti’ film laburrak bi sari eskuratu ditu Claypoleko zine jaialdian

Josu Martinez (Barakaldo, 1986) zinemagilearen lan hau pasa den urtean zuzendutako Ama film laburraren jarraipen zinematografikoa da. Anti-n Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira aktore nagusiak.

Josu Martinez zinemagileak zuzendutako Anti film laburrak bi sari eskuratu berri ditu Argentinako Claypoleko Zinema Independentearen jaialdian: Epaimahaikide Gazteen Saria eta Ikusleen Saria.

Anti (2019) Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeek elkarlanean ekoitzitako fikziozko film laburra da,  joan den otsailean filmatu zuten Baigorrin eta Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs ditu aktore nagusiak.

1921eko neguan kokatuta, Fratziaren alde lau urtez fronteetan borrokan aritu ostean, soldadu joandako herritarrak Nafarroa Behereko Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Parisetik bestalde, maistra bat heldu da herrira. Bertako haurrek baina, euskaraz baino ez dute egiten, maistrak berriz, frantsesez bakarrik.

Anti pasa den urtean Martinezek zuzendutako Ama film laburraren jarraipen zinematografikoa da.

Ama Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako Gure oroitzapenak film kolektiboko pieza bat da. 1915eko udara eramaten gaitu film labur honek, Nafarroa Behereko Baigorriko auzo batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da. Aktoreak Bea Kurutxarri, Mila Arrangoitz, Aline Etxeberri, Jojo Bidart, Gabriel Durruti eta Manex Bidart dira.

Zabaldu: