(argazkia: Kultur Sharea)

[BIDEOA] Donostiako bildumagile baten artelanen erakusketa paratu dute Okendo kultur etxean

Lau haizetara izeneko erakusketak 31 artistaren 57 artelan biltzen ditu guztira, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat.

25 urte dira J. C. Armental bildumazaleak hainbat sortzaile garaikideren lanak eskuratzen hasi zela, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. Orain, urte guzti hauetan biltzen joan den artelanen aukeraketa bat egin eta Donostiako Okendo Kultur Etxean jarri ditu ikusgai Lau haizetara erakusketaren bidez.

Erakusketaren izenburua euskal artearen erreferente handienetako baten obrari egindako keinua da: Nestor Basterretxearen margolan akriliko bati. Hala, “artearen haizeari irekitako leihoak bezala, hemen bildutako pinturak eta eskulturak sentsibilitatea bultzatu eta XX. eta XXI. mendeetako euskal artisten sormen indarra agerian uzten duten begiradak dira”, azaldu du.

Lau haizetara erakusketak 31 artistaren 57 artelan biltzen ditu guztira. Artelanak artista bakoitzaren jaiotza-dataren arabera antolatu dira; ekoizpena sormen-lerro desberdinetan zehar egin denez eta antzekoak ez diren aldietan zehar, piezen arteko kontrastea ustekabekoa eta handiagoa da. Aretoko hormetan denbora artistikoko lerro bat dago eta bertan, artearen edo Euskal Herriko historiako data seinalatuak aukeratu dira.

Hauek dira bildumako artistak: Francisco Mateos (1894-1976), Jorge Oteiza (1908-2003), Menchu Gal (1919-2008), Nestor Basterretxea (1924-2014), Amable Arias (1927-1984), Jose Gracenea (1927-2021), Luis Feito (1929-2021), Pedro Isasa Echeverría (1929), Agustin Ibarrola (1930), Remigio Mendiburu (1931-1990), Jose Antonio Sistiaga (1932), Ana Mari Marín (1933-2020), Bonifacio Alonso (1933-2011), Jose Luis Zumeta (1939-2020), Elena Asins (1940-2015), Pilar Perez Ochoa (1940-2016), Marta Cardenas (1944), Vicente Ameztoy (1946-2001), Andres Nagel (1947), Juan Luis Goenaga (1950), Ernesto Murillo, Simonides (1952), Eloy Tellechea (1953), Miren Korta Rekarte (1955), Iñaki Zaldunbide (1958), Iñaki Olazabal (1959) Koldobika Jauregi (1959), Diego Matxinbarrena (1961), Jose Maria Corman/Jesus Mansu (1966), Miguel Angel Oribe (1968), Oaia Peruarena (1972) eta Udane Juaristi, Udatxo (1987).

Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da abuztuaren 20ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Jaiegunetan itxita egongo da.

Zabaldu: