[Bideoa] Emakume zirgarien garrantzia eta jatorria

“Zer da zirga? Betidanik existitu dira zirgariak gure gizartean?…”, galdera horiei guztiei erantzungo die Alberto Santana historialariak Gernikako Euskal Herria Museoak plazaratutako bideo honetan.

Gernikako Euskal Herria Museoak Hitzaldiak izeneko atala jarri du martxan, bertan, hainbat historialarik historiako pasarteei buruz hitz egingo digute. Gaurkoan, esaterako, Felicitas Lorenzo Bizkaiko Museoko zuzendariak eta Alberto Santana etnografoak emakume zirgarien irudi, garrantzi eta jatorriari buruzko solasaldia eskaini dute.

Gernikako Euskal Herria Museoak urteak daramatza emakumeari arreta berezia eskaintzen, emakume sortzaileen lana ezagutarazteko eta ikusarazteko plataforma gisa ari da lanean eta testuinguru horretan, hainbat artista plastikori lekua eskaintzen die. Dora Salazar da horietako bat, Altsasuko sortzaile garaikideak bere lana aurkeztu zuen duela zortzi urte, Gernikako museoan. Salazarren obra horretan, zirgariak ageri ziren hiru argazkiren bitartez: bozetoa, marrazkia eta eskultura. Lorenzoren arabera, zirgaren gaia historia kilikagarria eta era berean ezezaguna da: “uste dut aukera on bat daukagula horretan sakontzeko”, adierazi du.

Baina, “Zer da zirga? Betidanik existitu dira zirgariak gure gizartean?”… galdera horiei guztiei erantzungo die Santanak ondorengo bideo honetan. “Zirga izatez itsasontziak ur gainean arrastatzeko teknika bat da, kanal edo ibaien gainean. Berez, zirga sokaren izena da”, azaldu du Santanak.

Zabaldu: