(argazkia: Galder Izagirre)

[BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

Hamalau abestiz osatutako transmedia da. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu lanak.

Hemen Herensugeak Daude izenpean ikusi du argia Liher taldearen lan berriak. Hamalau abestiz osatutako transmedia da honakoa. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu.

Kantuen gaiari dagokienez, “emakume batek nola erreakzionatuko luke gertuko norbaitek bortxatuko balu?”  galdera dago lan berriaren atzean. Genero indarkeria ardatz, pieza guztiak elkarrekin amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. Gainera kantuen letrekin eta ilustrazioekin liburua osatu dute.

Bestalde, rock astunaren bidetik jarraituz, taldeak apustu sendoa egin du disko berriarekin. 50 minutu pasatxo dituen lana konposatzeaz gain, grabaketa prozesu osoa Euskal Herritik kanpo egitea erabaki dute lehen aldiz. Hala, laukotea Sant Pere Molanta herriko (Bartzelona) Cal Pau estudioan eta Sant Feliu de Guixolseko (Girona) Ultramarinos Costa Brava estudioan izan da hiru astez, Borja Perez eta Santi Garciaren (The Capaces, Toundra, Za!, Standstill, La M.O.D.A.) eskuetan diskoa atondu, grabatu eta nahasten.

Aurreratu dutenez, datorren martxoaren 6an emango diote hasiera diskoaren aurkezpen birari. Hurrengo kontzertuak ikusteko hemen.

Teloia kantuaren bideoklipa

Teloia gaur aurkeztu duten diskoko aurrerapen kantua da. Sant Pere Molantako Cal Pau eta Sant Feliu de Guixolseko Ultramarinos Costa Brava estudioan grabatutakoa eta nahastuta Santi Garcia eta Borja Pérezen eskutik. Bideoklipa Nitya Lopez Saituak zuzendu du.

Zabaldu: