(argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Mendia pertsona eta pertsonak mendi bihurtzen den unea

 

Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak Elkarrizketa bat paisaiarekin izeneko erakusketa paratu du Aurora Bengoetxea artistaren obrekin.

Aurora Bengoetxea (Palentzia, 1943 – Donostia, 1991) artistaren obrekin osatutako erakusketa paratu dute Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, ekainaren 14ra arte. Artista bere garaiarekiko aurreratutako artista izan zen, ingurunea eta natura zaintzeko premia aldarrikatu zuen, bai eta ekologiaren eta iraunkortasunaren aldeko sentimendu indartsua azaleratu ere.

Horretarako, hiriaren iskanbilari eta kutsadurari buruzko lanak egin zituen formatu handian, isiltasunaren beharraren aurrean, hiri handiko trafikoaren arazo larriari buruz eta naturan dagoen poluzioari buruz.

Bengoetxeak borroka sentimendua izan zuen, gizarte eta giza eskubideekiko, eta ikuspuntu feminista sendoa adierazi zuen.

Bisita gidatuak

Antolatzaileen esanetan, “Aurora Bengoetxea eta bere lana ezagutzeko aukera paregabea dira bisita gidatuak. Erakusketaren komisarioa den Maria Jose Aranzastiren eskutik eskainiko den ibilbide gidatu honetan, haren margolan adierazgarrienetako batzuk ezagutu eta aztertu ahal izango ditugu, non paisaiak gizakia Naturara itzultzea aldarrikatzen duen”. Artistak berak esan zuenez, “nire mendiak pertsona eta nire pertsonak mendi bihurtu zirenean. “Ordubetez Aurora Bengoetxearen unibertsoan murgilduko gara, non Gipuzkoako mendi eta haranak eta hiriko zalaparta eta kutsadura eszenografia nagusi bihurtzen diren”.

Datak eta orduak
· Apirilak 25, 17:00etan
· Apirilak 26, 12:00etan
· Maiatzak 16, 17:00etan
· Maiatzak 17, 12:00etan.

Izen-emateak, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna