[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria.

Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen dira.

 

(Musika: Kerobia, Esne Zopak / Irudiak: Ainhoa Lores)

 

Zabaldu: