[BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Zazpi kantuz osatuta dator boskotearen hirugarren lana.

Berriro asma nazazu da Tenpora taldearen disko berriaren izena. Gaur goizean aurkeztu dute zazpi kantuz osatutako lana Donostian. Oraingoan, gaur egun taldekideei gustatzen zaizkien kantuen estetika ilunagoetan murgiltzeko apustua egin dute eta horretarako, Aitor Etxebarria ekoizlea izan dute bidelagun. Boskoteak berarekin egin du hirugarren disko honen sortze prozesu guztia.

 

Zabaldu: