[BIDEOA] Ziztada&Rlantz taldeak ‘Ikasi eta lan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Gazteen prekarietatea salatzeko abestia aukeratu du taldeak hil honen bukaeran argitaratuko duen lanaren aurrerapen kantu gisa.

 Ziztada&Rlantz 2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena berriz, hil honen bukaeran argitaratuko dute Azken argiak  (Taupaka) izenpean.

Lehenengo diskoan erakutsi zuten moduan, kantu guztietako mezuak modu ozenean helarazten dituzte, kapitalismoa salatuz, gai sozialak salatuz eta jorratuz eta feminismoa goraipatuz.

 Ikasi ta lan da disko berrirako aukeratu duten aurrerapen kantua. Honetan gazteek pairatzen duten prekarizazioaren inguruko mezuak entzun daitezke, prekarietatea ahalbidetzen duen hainbat aspektu bilduz bai letran eta baita irudietan ere. “Gazteek eta orokorrean jendarteak, bizitzan zehar, bizi behar duten egoera eta baldintza kaskarrak azaleratzen dira abestian, esklabutza paperak salatuz eta kapitalismoaren baitan gazteen duintasunaren zapalkuntza azpimarratuz. Irudietan, haserrearen transmisioa, paisaia apurtuak eta esplotazioa bermatzen duten hainbat makroenpresen irudiak ageri dira.

“Azken argiak ikusten ditugu iluntasunean”, dio bikoak eta horixe da, hain zuzen ere, disko berrirako aukeratu duen izena. Kantuetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren hainbat zapalkuntza nabarmentzen dira. Taldeak haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditu lanak biltzen dituen bederatzi kantuetan.

Zabaldu: