(argazkia: Bilboko Udala)

Bilbaopoesia jaialdiak bere 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 15etik 24ra, “Kosta Ahala Kosta” lelopean

Programatutako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretik erreserba bat eskuratuta, kontzertuak izan ezik, hauek 5 euroko sarrera izango baitute, honako esteka honetan eskuratu ahal izango direnak.

Bertsoak eta poemak Bidebarrietako Liburutegian izango dira berriz ere martxoaren 15etik 24ra. Bilbaopoesia jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du Kosta Ahala Kosta lelopean, poeten emanaldien eskaintza zabalarekin.

Antolatzaileen esanetan, “urtero egiten den literatura topaketa hau agertoki ezin hobea izango da berriz ere, nazioarteko lehen mailako poeten lanaz gozatzeko. Edizio berezi honetan, beste urte batzuetan jaialdian izan direnen parte-hartzea izango du”. Antonio Gamoneda idazlea kasu, Blas de Otero poetari egingo dion hasierako omenaldiarekin.

Edizio berri honek, bestalde, etorkizunari begira jarritako asmoen adierazpena izatea du helburu, era berean jaialdiaren norabidea markatuko duen metafora izanda.

Programatutako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretik erreserba eginda, honako hauek izan ezik: martxoaren 16an dagoen kontzertua Agitado y Mezclado Benjamin Prado eta Rebeca Jimenezen eskutik; martxoaren 23an programatuta dagoen Lagun batek esan dit, Iñaki Irazu poetaren letretatik konposatutako hogeita hamar bat abestirekin; eta martxoaren 24an, Ez da seinalea galtzen, Joan Margarit gogoratuz, haren semearen eskutik, Carles Margarit, azken edizioko Jazzaldian ere parte izan zuena. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Datorren martxoaren 15etik aurrera, beraz, Bilboko eta Bizkaiko poesia eta literatura zaleek askotariko topaketa hunkigarriaz gozatzeko aukera izango dute.

Zabaldu: