(argazkia: Bilboko Konpartsak)

Bilbo Kantarik bere kantu-liburu berritua plazaratu du

Bilboko Konpartsek eta Bilboko Euskal Kantuzale Elkarteak osatzen dute ekimena, eta liburua 183 kantuz osatua dago. Bertan teknologiak badu bere lekua.

Bilboko Konpartsek eta Bilboko Euskal Kantuzale Elkarteak kanta-liburu berritua plazaratu dute. Ekimena 2007an sortu zuten euskal kantagintza bultzatzeko asmoz, eta geroztik hainbat liburu argitaratzen joan dira, hilabetean behin egiten duten kantujirako abestiak batuz.

Ekimena gero eta arrakastatsuagoa bilakatu da denborarekin eta 2014tik ez zenez liburu berririk argitaratzen, lan handia egin ondoren, 183 ondo berrikusitako kantuz (40-60 berri) osatutako liburua ateratzea erabaki dute dute.

Azaldu dutenez, “nahiz eta paperezko liburua izan, teknologiak eta berrikuntzak badute bere tokia, izan ere, kantu bakoitzak QR kode bat dauka, eta horren bidez abestiaren bideoa ikus dezake kantuzaleak”.

Hurrengo Bilbo Kantaritik aurrera, martxoaren 14tik, 3 euroko prezio herrikoian salgai egongo da. Formatu digitalean eskuratzeko, telefono mugikorretarako Kantari app-ean dagoeneko badago eskuragarri doan (Android, iOS, web).

Euskarazko abesti herrikoiak 

Bilboko Konpartsen arabera, “Bilbo Kantariren helburua kaleetan euskarazko abesti herrikoiak abestea da, eta ez dugu konpartsakideok bakarrik egiten, gurekin ideia honen sortzaileak badaudelako: Erandio, Deustu, Santutxu eta Euskal Herriko herri eta auzoetako abesbatza ezberdinetan mugitzen diren lagunak baditugu. Eta euskararen alde lanean diren lagunak ere: AEK, Zenbat Gara…”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna