(argazkia: Bilboko Udala)

Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu

Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza, eta hasierako fasean dauden beste bi: Ultra Violet, Almudena Perezen dantza ikuskizuna, eta Parábola, Dacil Wijkströmena.

Bilboeszenak Artista egoiliarrak programaren XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak aukeratu ditu. Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza ikuskizuna. Biek 4000 euro jasoko dituzte. Hasierako fasean dauden beste bik ere irabazi dute saria: Almudena Perezen Ultra Violet eta Dacil Wijkströmen Parábola. Azken hauek 2.000 euro jasoko dituzte.

Gainera garapen-fasean dauden bi proiektuak BAD Jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko dira.

Artista Egoilarrak Bilboko Udalaren programa bat da, hiriko arte eszenikoen esparruan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko. Programaren helburu nagusia laguntza ematea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten banakako arte-erakunde edo artista guztiei, bereziki eszena berriekin lotura handiena dutenei, interes espezifikoa eta jakintza-alor anitzekoa dutenei, ardatz nagusitzat antzerkia edota dantza izanik, betiko diziplinekin lotutako proiektuak baztertu gabe, hala nola kaleko antzerkia edo zirkoa.

Egoitzek 25 egun iraungo dute gehienez, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, uztaila, abuztua, iraila eta urria bitartean.

Zabaldu: