Helltzales da parte hartu duen taldeetako bat (argazkia: @weedianaut)

Bilboko DDT kolektiboak hiriko eszena alternatiboko taldeen abestiak biltzen dituen lana kaleratu du

Hemen eta orain du izena lanak eta binilozko disko batean eman dute argitara. Motorastola, Gurs, Nuevas Formas de Miedo, BIlintx, Aihotz, DIfuntos Telaraña, Gonorriaga, Arakil, Helltzales, Shöck, 1991, Mármol, Ectoplasmas eta Uger dira parte hartu duten taldeak.

Bilboko DDT kolektiboak Hemen eta orain izeneko bilduma kaleratu du. Lan berri honekin hiriko talde berri eta ez hain berri direnei aitortza egin nahi izan diete eta aukera bat eman, lan egiterako orduan “beti babestu baitute kultura alternatiboa eta subertsiboa”, azaldu dute kolektiboko kideek.

Hemen eta orain bosgarren bilduma du Bilboko elkarteak eta aurreko lanekin ez bezala, oraingoan binilo formatuan eman du argitara. Azaldu duenez, “punketik gertu dauden soinuak entzun daitezke lan berri honetan, hala nola punk metala, punk rocka, pop punka, synth punka eta sailkaezinak diren beste estilo batzuk ere”.

Kolektiboak adierazi duenez, DIY edo zuk zeuk egizu filosofiarekin bat egiten duten taldeen aukeraketa bat biltzen du bosgarren lan honek, “modu autogestionatuan eta bertakoa, Bilboko gure talde maiteak babesteko”, nabarmendu dute.

Denetara hamalau talderen abestiak biltzen ditu lan berriak, baina berezitasun bat ere badu, aurretik inon argitaratu gabeak dira pieza guztiak, bilduma honetarako propio grabatuak Promete Puñal Bilboko estudioetan.

Taldeak

Motorastola, Gurs, Nuevas Formas de Miedo, BIlintx, Aihotz, DIfuntos Telaraña, Gonorriaga, Arakil, Helltzales, Shöck, 1991, Mármol, Ectoplasmas eta Uger dira parte hartu duten hamalau taldeak.

Zabaldu: