(argazkia: Uriola.eus)

Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbatean abiatuko dira

Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18ko larunbatetan. Gainera, hilaren 24am, ostirala, ohiko bertso-poteoa egingo da Jon Maia eta Onintza Enbeitiaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan, Karmelo plazatik hasita.

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 40. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen arteko topaleku izateko asmoarekin dator aurtengoan ere egitasmoa.

Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18an, larunbatetan. Gainera, ostiralean, hilak 24, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan Karmelo plazatik hasita.

Edizio berri honetan 14 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru bertsolari belaunaldi ordezkatzen dituzte, 8 Bizkaikoak dira, “lurralde honetan bertsolaritzaren inguruan arnasten den osasun onaren adibide” adierazi dute antolatzaileek.

Lehenengo emanaldian Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Aissa Intxausti eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak igoko dira oholtzara. Hilaren 11ko saioan, berriz, Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Etxebarriazarragaren txanda izango da. Hirugarren saioa maiatzaren 18an izango da, eta Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Soto izango dira bertan. Udaberriko Bertso Saioak ekimena maiatzaren 24an amaituko da bertso- poteo batekin, Jon Maia eta Onintza Enbeitaren eskutik.

Bertso saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira.

Zabaldu: