Lorea Bilbao eta Nerea Lupardo 'Bizi Euskalduna' jardunaldiaren aurkezpenan (argazkia: Bizkaiko aldundia)

“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu.

Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote antolatzaileek.

Bizi Euskalduna programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta Belako, Anari, McEnroe, Galerna eta Borja Niso piano-jole eta konpositorearen kontzertuak.

Egun osoko egitaraua Euskalduna Jauregira egingo den bisita gidatuarekin abiatuko da. Ondoren, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko 17 pieza labur proiektatuko dira, eta gai horri buruzko tailer didaktiko bat egingo da haurrentzat. Ondoren, LGTBI turismoa aztertuko duten genero-konferentzia batera joateko aukera izango dute parte-hartzaileek. 11:30etik aurrera txikienek familia osoari zuzendutako hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute, hala nola zirkutailerra, ipuin kontalaria eta Glu Glu Produkzioaken Botadun katua lana. Gainera,  0A aretoan Inspiringirls ekimenari buruzko hitzaldia eskainiko da.

Bazkaltzeko etenaldiaren aurretik, bisitariek Olbe Bilbao Operaren hitzaldi batekin gozatu ahal izango dute. Bertan, opera bat muntatzeko gakoak emango dituzte. Ondoren, Arymux Antzerki eta Dantza Konpainiako Rakel Rodriguezek emandako Antzerki Zeinudantza ikuskizun inklusiboarekin jarraituko dute.

Arratsaldean beste zirkutailer saio bat egingo da Urban Hall-en. Ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Musikaz Blai jardunaldi-heziketa tailerra eta Borja Niso piano-jotzaile eta konpositorearen errezitaldia izango dira Auditorioan. Ipuin kontalaria eta beste Antzerki Zeinudantza saio bat ere izango dira arratsalde horretan. Amaitzeko, LGTBI kolektiboaren trans musika emanaldia izango dugu eta, ondoren, Anariren kontzertua Urban Hall-en. Gainera, Galerna taldeak Getxoko McEnroe taldearen telonero lana egingo du 0B aretoan eta Belako talde bizkaitarrak itxiko du programazioa Auditorioan.

Bisita gidatu irisgarriak Jauregira

Bisita zabalgune nagusian hasiko da eta eraikineko espazio eta areto nagusiak zeharkatuko ditu. Pertsona guztiengan pentsatuta dago diseinatuta. Ordubete eta hamabost minutu inguruko iraupena izango du, eta gehienez 20 lagunentzako lekua egongo da. Sarrerak online eskura daitezke, izan ere, bisitak doakoak diren arren, aretoen jardueraren mende daude eta edukiera horren arabera antolatuko dira. Oraingoz, bisitak egun hauetarako daude programatuta: otsailaren 19an, martxoaren 12an, 20an eta 26an, apirilaren 2an, 9an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 23an eta 30ean, maiatzaren 7an, 21ean eta 28an, ekainaren 4an, 18an eta 25ean, eta uztailaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean.

Zabaldu: