(argazkia: BFA)

Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jimenez, Alejandro Negueruela Gonzalez, Ivan Poyato Del Rio eta Aitziber Landa Serrano saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan.

Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamabosgarren edizioko sariak.

Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori eman diote lehen saria Marlon obragatik; Ainhoa Lanzagorta Jimenezi, berriz, bigarren saria eman diote Hautu itzulezina obragatik;  eta, azkenik, Cristina Gorostidi Salinasek hirugarren saria jaso du Marlon obragatik.

Era berean, gaztelaniazko modalitatean Begoña Elorrieta, Elena Sierra eta Andoni Abenojar izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Alejandro Negueruela Gonzalezentzat izan da, Tres Mujeres lanagatik; bigarren saria Ivan Poyato del Riorentzat izan da India, obrarekin  eta, azkenik, Aitziber Landa Serranori eman diote hirugarren saria, Alud obragatik.

Bi modalitateetan lehen sariak 2.000 euro eta egiaztapen-diploma jasotzen ditu, bigarrenak 750 euro eta diploma, eta hirugarrenak 250 euro eta egiaztagiria. Horrez gain, kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dute.

Kontakizun jarraituak

Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar izan dute, gaur egungo beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Hala, oraingo honetan, Jabi Elortzaren Marlon eta Begoña Elorrietaren Alud eleberriak izan dira lehiaketaren hasierako testuak.

Zabaldu: