(argazkia: BFA)

BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Aiala Garabietaren Nomada eta gaztelaniaz Lola Lopez de Lacalleren Caramelo lanak jarraitu behar izan dituzte.

Aurtengo BizkaIdatz Txikia 9. Haur eta Gazte Literatura Sariak Aiala Garabieta Oribek, Idoia Barrondo Etxebestek eta Marta Goikoetxea Nagorek osatutako epaimahaia izan du euskarazko kontakizunen arloan. Gaztelaniazko lanen epaimahaia, berriz, Lola Lopez de Lacallek, Emilia Arias Dominguezek eta Andoni Abenojar Martinez de Eulatek osatu dute. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Umeen kategoriako euskarazko saria, I. taldean, Asier Intxaurbe Jauregizar Amazigagoa? lanarekin. II. taldean, aldiz, Nahia Torres Dominguez Nomada lanarekin. Gazteen kategoriari dagokionez, III. Taldean, Jon Burgoa Abos Basamortuko Printzea lanarekin eta IV. taldean, Mario Tellechea Villa Nomada lanarekin.

Umeen kategoriako gaztelaniazko saria, I. taldean, Zoe Atxaga Alvarez Caramelo izenburua duen lanarekin. II. taldean, berriz, Maia De Torres Gutierrez Aquarium izeneko kontakizunarekin. Gazteen kategoriari dagokionez, III. Taldean, Paul Rodriguez Perez Caramelo y el tesoro de Mahoma testuarekin eta IV. taldean Xabier Rodriguez Garay, Caramelo izeneko lanarekin.

2022ko urriaren 25ean ireki zen parte hartzeko epea eta 2023ko otsailaren 10era arte egon zen zabalik. Parte hartu duten ume eta gazteek epe horretan landu behar izan dituzte euren proposamenak, lau eta bost orrialde arteko luzerarekin.

Zabaldu: