(argazkia: Bertsozale elkartea)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Larunbatean jokatuko da finala Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi finalistak gogotsu azaldu dira prentsaurrekoan.

Bilbao Arenan izan dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “gogotsu daude eta saio ederra izango dela aurreikusten dute”. Bertsolariekin batera Joseba Etxebarria eta Moises Enbeita txapel jartzaileak ere izan dira.

Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak gidatu du prentsaurrekoa eta Txapelketa behar handiaren emaitza dela eta horren atzean jende asko dagoela azaldu du. Horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkie txapelketan lanean ibili diren guztiei.

Ondoren, finalistek hartu dute hitza. Lehenengoz kantatuko dutenek zein beteranoek, denek azaldu dute zapaturako gogotsu daudela eta final ederraren atarian daudela gaineratu dute.

Protagonista horiez gain, Idoia Anzorandia Kareaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea arituko dira gai-jartzaile lanetan larunbatean. Epaileak, berriz, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Zabaldu: