Aizpea De Atxaren Eguzkitan, Iñaki Otsoaren Encuentros de Paja y Esferas, Juan Jose Eslava eta Pablo Ramosen Irrintzi, Joseb Torreren Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia eta Rocio Wittiben Deriva lanak aukeratu dira 51 proposamenen artean.
Iruñeko 72-22 topaketen inguruan sortutako ideia eta esperientzietan oinarritutako arte-lan berriak garatzeko hautatutako bost proiektuak aurkeztu dituzte Nafarroako Museoan.
Topaketen Memoria Artistikoa deialdirako antolatutako proiektuak dira: Aizpea De Atxaren Eguzkitan, Iñaki Otsoaren Encuentros de Paja y Esferas, Juan Jose Eslava eta Pablo Ramosen Irrintzi, Joseb Torreren Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia eta Rocio Wittiben Deriva lanak. Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak azaldu duenez, Topaketen Memoria Artistikoa sortu zen bereziki “Topaketen programako solasaldi, konferentzia eta jardueretan garatutako ideietan eta gaietan oinarritutako sorkuntza artistikoak garatzeko aukera emateko eta Topaketak 2022ko pentsamenduan nahiz kultura erreferentean oinarritutako programa arrakastatsu bat izateaz haratago, mantendu egingo da jarduera eta sorrera artistikoaren sustapena egiteagatik”.
Nafarroako Gobernuak 90.750 eurorekin hornitu du programa banakako nahiz izaera kolektiboko bost proiekturen artean banatzeko. Hortaz, 10.000 euro gehi dagokion BEZa sorkuntzara eta ekoizpenera bideratutako ordainsariak hornitzeko dira eta 5.000 euro gehi BEZa aldiz, proiektuaren ekoizpen gastuak estaltzeko.
Halaber, prentsaurrekoan deialdiaren arrakasta nabarmendu dute, izan ere Topaketak martxan jarri aurretik 90 artistek, gutxi gorabehera, interes gutun bat aurkeztu zuten. Gainera, 2022ko urrian, programazioaren ospakizunarekin bat eginez, elkar ezagutu nahiz esperientziak trukatu ahal izateko jardunaldi bat ospatu zen; horietan, sortzaile horietako 35 izan ziren partaide.
Aukeratutako bost proiektu artistikoak
Marrazkia, performance-bideoa, dantza, ikus-entzunezkoa eta soinu-artea dira Aizpea de Atxaren Eguzkitan proiektuaren bereizgarriak; atal fisiko eta esperientziala erreibindikatzen ditu, sormena pentsamendu kritikoaren ekintza izango balitz bezala ulertuz.
Encuentros de paja y esferas lanak, bere aldetik, kristalizazio eskultorikoa eskaintzen du Topaketetan zehar Baluarteko Plaza hartu zuten lastozko paken sofá macla moduan, eztabaida eta hausnarketarako proposatutako gaikako blokeak identifikatu zituzten koloretako sei esferatan uztartzen diren haien ikono eran.
Juan Jose Eslava eta Pablo Ramosen Irrintzi tradiziozko abestiekiko hurbilketatik abiatzen da eta protagonistatzat hartu ditu “irrintxilari”-ak, medikuntza ikerketa, Iruñearen inguruko leize-zuloak, sormenerako espazio geo-akustiko gisa eta sorkuntzako jarduera instrumental eta elektronikoarekiko konbinaketagatik.
Joseba Torre Alonsoren Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia lanak, berriz, eskusoinu bakarlarian zentratutako obra baten sorrera planteatzen du NUPeko ingeniariekin nahiz CSMN-ko instrumentuen irakasleekin lankidetzan garatutako dispositibo elektro-akustiko batekin.
Amaitzeko, Rocio Wittiben Ciudad deriva lanak hiriarekiko begirada berria proposatzen du, jasangarria, poetikoa eta genero ikuspegikoa, zeinetan ibiltzearen ekintza baloratzen den.