Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Euskal arte garaikideko erakusketa bost udalerritan egongo da ikusgai: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa

Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, martxoaren 23ra arte, interesdunek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute.

Aurtengo deialdia erakusketaren 24. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzekin bat etorrita.

Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano udalerrietako erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko.

Bosteko 1998an sortu zen, eta, ordutik hona, 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, “Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa” bihurtu dela diote antolatzaileek. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.

Deialdiaren oinarriak

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:

• Arrigorriaga: agaraizabal@arrigorriaga.eus
• Amorebieta-Etxano: marriaga@amorebieta.eus
• Basauri: hmozo@basauri.eus
• Getxo: lmartin@getxo.eus
• Leioa: agarcia@leioa.net

Zabaldu: