Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Taldekideen kezken eta emozioen isla dira lan berri honek jasotzen dituen kanten letrak, gai unibertsalak landuz.

Musika babes emozional bihurtzen den mundu honetan, Brigade Locok bere azken lana aurkeztu du Bide Baten Hitzak izenpean. Taldekideek azaldu dutenez, “kantu bilduma bat baino, guztiok igarotzen dugun barne bidaiaren inguruko hausnarketa sakona da disko hau”. 2024ko urrian eta azaroan Iruñako Sound of Sirens estudioan grabatutako album hau gaur egungo musika eszenan erreferente izateko heldu dela adierazi dute, “bai bere soinu proposamenagatik eta baita bere letren indarragatik ere”.

Taldeak dionez, “Bide Baten Hitzak ez da soilik diskoaren izenburua, baizik eta abestiei forma ematen dien kontzeptu-gunea. Bidea hemen ez da soilik ibilbide fisiko bat, baizik eta giza esperientziaren metafora bat, eraldatzen, irakasten eta forma ematen diguten une horiena”. Musikariek kontu handiz landutako abesti bakoitza emozioz, hausnarketaz eta erronka pertsonalez betetako ibilbide horretan geldialdia da. Disko honetan Brigade Locoren proposamena da geure zeharkaldia egitera gonbidatzea, benetan axola duena zalantzan jartzera eta urrats bakoitzean esanahia bilatzera.

Boskoteak azaldu duenez, “diskoan benetan nabarmentzen dena letrak dira”, taldearen soinu bereizgarriaren barruan garrantzi berezia hartzen dutenak. “Gitarra indartsuek eta sekzio erritmiko trinkoek funtsezko izaten jarraitzen duten bitartean, hitzak dira disko honetan batuta daramatenak”. Taldekideen kezken eta emozioen isla dira bandaren letrak, gai unibertsalak landuz: identitatea, maitasuna, barne borroka eta bizitzaren beraren parte diren galerak, besteak beste.

“Bide beat esanahia. Bide baten esanahia. Aukeratutako familiarekin egin dugun bidea eta gogo eta pasio berarekin eraikitzen jarraituko dugun bidea da. Horrek guztiak idatziko du gure bidearen esanahia”.

Taldekideek diotenez, “egin dugunarekin pozik, oraindik egiteko dugunarekin eta furgoneta martxan jartzeko eta martxan jartzeko gogoz gaude”.

Diskoa jada plataforma digital guztietan dago eskuragarri, eta Bide Baten Hitzak datozen hilabeteetan aurkeztuko dute taula gainean.

Zabaldu:

Utzi erantzuna