Bide Baten Esanahia diskoak, bestalde, otsailaren 21ean ikusiko du argia, baina aurre salmenta martxan daukate jada musikariek.
Ateak itxi dira kanta Brigade Loco taldearen proiektu berriaren parte da. Beñat Goiak zuzenduta, hiru singlez osaturiko film labur baten forma hartu duen trilogia. Tartean estreinatu den azkena, Agur, eta gaur aurkeztutako abesti berria.
Taldeak azaldu duenez, Ateak itxi dira abestiak pertsona baten istorioa kontatzen du. “Etorkizunari buruzko galderak burura ekartzen dituzten bizitzako egoerei buruz hausnartzeko”.
Taldekideek ibilbideko unerik gozoenean daudela diote, Bergarako Seminarixoan bere film laburra aurkeztu dute eta euren ibilbidean “mugarri bat” dela adierazi dute. Orain, datorren otsailaren 7an Londresen abiatuko den antzokietako bira egiteko prestatzen ari da boskotea.
Bide Baten Esanahia diskoak, bestalde, otsailaren 21ean ikusiko du argia, baina aurre salmenta martxan daukate jada musikariek.
Brigade Loco 2017an Bergaran sortutako musika taldea da. Bost kidez osatuta dago: Manex Egaña (bateria), Alex Arteaga (gitarra), Martin Erro (gitarra), Oier Aperribai (baxua) eta Lander Aznal (ahotsa). Gehienbat punk- rock doinuak dira nagusi euren abestietan, baina baita punk-oia estiloa ere lantzen dute. Euskal Herriko zein atzerriko plaza, gaztetxe, areto eta jaialdietan aritzen dira. Bi disko propio eta disko partekatu bat kaleratu dituzte orain arte.