Bullying-ari buruzko eleberria ondu du Iñigo Dierezek

Gazteei zuzendutako beldurrezko eleberria da Katu (Elkar), Iñigo Antsorrena Dierezek (Azkoitia, 1993) Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatu duena.

Eleberriak Asier du protagonistetako bat, bullying-a jasaten ari da eskolan, bere gelako hiru ikaskidek bizitza izorratzen diote eta edozer egiteko prest dago haietaz libratzeko. Bat-batean, amets bat balitz bezala, katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazi egiten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, protagonistak maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du animaliak.

Dierezen lehenengo eleberria da Katu, aurretik telebistarako gidoiak idatzi izan ditu eta baita antzerkirako ere. Horren adibide dira, esaterako, Zurrunbiloa eta Pisu ez partekatua antzezlanetarako ondu dituenak.  Gaur egun ETB3 kateko 3zpa4 saioko gidoilarietako bat ere bada.

Zabaldu: