D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa jarri du martxan

Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean izango da.

D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programan parte hartzeko deialdia aurkeztu du. Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak eta egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2023ko irailetik aurrera. Gehieneko iraupena bi astekoa izango da.Hautatutako  proiektuek astelehenetik ostiralera izango dute lan-espazioa, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17: 00etara. Ordutegi horretatik kanpo, D8SFren instalazioen erabilera bertako kudeatzaileekin adostu beharko dute bertan parte-hartzaileek.

Proiektuak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean izango da. Eskabidea eta dokumentazioa hurrengo estekaren bitartez aurkeztu beharko da.

Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak D8SF baloratuko ditu. Balorazioaren emaitza irailaren hasieran jakinaraziko zaie zuzenean hautatutako konpainiei eskabidean emandako kontaktuan eta gure sare sozialen bitartez.

D8 Sorkuntza Faktoria 2019an sortutako proiektua da eta Zorrotzako gaztetxean du abiapuntua. 2004. urteaz geroztik Bilboko Zorrotza auzoko elkarte-mugimendua eta gizarte-ehuna aktibo mantentzen dituen gizarte-zentro autogestionatua.Bilbon dago, eta bere helburu nagusia da AAEEko konpainia eta profesionalei beren proiektuak garatzen laguntzeko programak sortzea.

Espazioa erabiltzeko asmoa duenak INFO@D8SF.EUShelbidera bidali beharko du proposamena.

Zabaldu: