(Argazkia: Nafarroa Oinez)

[BIDEOA] Dena prest igandean, Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Zirkuituak 3.200 kilometro izango ditu lau gunetan banatuta eta pasa den urteko erronkarekin jarraituta, aurten inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira.

Argia ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2019 antolatzeko erronka hartu du esku artean. Laugarren aldia da Nafarroako ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura hartzen duena eta dagoeneko dana daukate prest daukate igandean milaka euskaltzale herrian hartzeko. Zirkuituak 3.200 kilometro izango ditu lau gunetan banatuta eta pasa dan urteko erronkarekin jarraituta, antolatzaileak aurten inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira. 1.500 boluntario baino gehiago ibiliko dira lanean egun osoan zehar. Aurkezpenean adierazi dutenez, hezkuntza proiektuak garatu eta zorrak kitatzeko helburuez haratago, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan izateko beharra aldarrikatuko dute milaka euskaltzalek Erriberako hiriburu inguruan. “Euskara normalizatzen jarraitzen dugu ‘ez-euskaldun’ izendapena duen zonalde batean, non gero eta gehiago diren hizkuntza hori ezagutzen eta egunerokoan erabiltzen dutenak.

Ibilbideari dagokionez, Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna guneek osatzen dute eta denek egitarau oparoa eskainiko dute igandean. Erronka ere egingo dutela iragarri dute, eta bertan, hamaika ikastolatako haurrek parte hartuko dute. Horretaz gain, Tuterako ikastolak Errigora proiektuaren jarduna omenduko du eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak, berriz, Dani Lopez euskaltzalea, urteetan Erriberan euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik.

Argia Ikastolako komunitateak Nafarroa Oinez Erriberako jende guztiaren festa izatea nahi du, eta proiektuak ematen duen oihartzuna Erribera markarentzat erakusleiho izatea. “Besoak zabalik hartuko ditugu Oinezen antolakuntzan eta garapenean lagundu nahi duten guztiak. Proiektuaren izaera ibiltariak edizio bakoitza antolatzen duen ikastolaren idiosinkrasia eta bere ingurua errespetatzea ahalbidetzen du. Azken batean, lurralde bakoitzera eta haietan engaiatzen diren pertsonetara egokitzen den proiektua da”.

Datorren urtean Lizarrako ikastolak izango du Nafarroa Oinez 2020 antolatzeko ardura.

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: