(argazkia: Cristina Enea Fundazioa)

Diseinu jasangarriko altzariz bete daute Donostiako Gladys Enea parkea

Diseinuzko altzarien “erakusketa” honetan, Donostiako hainbat estudiok osatzen duten Moduz kolektiboko bederatzi sortzaile eta arkitektok parte hartu dute.

Donostiako Gladys Enea parkeko hainbat gunetan, hiri-altzariak kokatu dituzte, Bloom ekimenaren baitan. Material jasangarrien bidez parkean integratzea dute helburu piezek.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “ulertu dugu Cristina Enea parkea, txoko eta bazter interesgarriz betea, eszenatoki ezin hobea dela diseinatzaile gazteek beren lanak erakuts ditzaten, parkean integratuz eta ingurunearekiko interakzioa bilatuz, eta, aldi berean, ingurumena erabat errespetatuz, nola ez”.

Diseinuzko altzarien “erakusketa” honetan, Donostiako hainbat estudiok osatzen duten Moduz kolektiboko bederatzi sortzaile eta arkitektok parte hartu dute.

Hala, parkeko hainbat espaziotan ikus daitezke diseinu-bankuak, pasabideak, zabuak, zuhaitz-espezie desberdinak identifikatzen dituzten panelak… naturarekin lotzeko eta parkean garrantziari balioa emateko modu bat da

Azken asteotan, diseinatzaileek parkean bilatu dute beren sorkuntza kokatzeko lekua, eta, orain, beren sorkuntzak parkea eta aukeratutako lekua errespetatuz instalatu dira, erakusketa amaitu ondoren ezer gera ez dadin. Kolektiboko pieza batzuk Gladys Eneako behe-¡ko zelaian daude, urmaelaren ondoan, obaloan… beti ere natura diseinu horiekin integratuz.

Erabilitako materialen artean buztina, egurra, harria, altzairua, soka eta loneta daude, besteak beste. Erakusketa Donostiako parkean egongo da hilabetez.

Zabaldu: