‘Disoluzio agiriak’ poema liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik

Une honek beste poesia molde bat behar duela dio Jose Luis Otamendik eta horren ondorioa da, hain zuzen ere, eskuartean dugun Disoluzio agiriak (Susa) poema liburua. Azpeitiarrak bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu bilduma honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe.

Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri dira poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena.

Bost urte dira Kapital publikoa liburua argitaratu zuenetik, baina idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa berriro ere ageri dira Disoluzio agiriak poema liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.

Liburua zazpi ataletan banatu du Otamendik, horietan 39 poema bildu ditu denetara.

Zabaldu: