(argazkia: Spread Your Wings. 2019)

Donostia Kulturak egitarau berezia antolatu du Jazzaren Nazioarteko Egunerako

Egun osoan zehar izango dira ekimenak Antzokia eta Jazzaldia Etxean egitarauen barnean eta DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioa.

Bihar, apirilak 30, osteguna, Jazzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin egingo du bat Donostia Kulturak eta arreta berezia eskainiko dio jazzari bere eguneko programazioan.

Hala, egunari hasiera emateko, goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean, DK Irratiko Ispilu Beltzairratsaioak jazza izango du gai nagusi eta Miguel Martin Donostiako Jazzaldiko zuzendaria, Ainara Ortega kantaria eta Iñaki Salvador piano jotzailea gonbidatuko dituzte euskal jazzaren panoramaz hitz egiteko. Saioa 107.4 FM frekuentzian eta DK Irratiaren webgunean entzun ahal izango da.

Arratsaldeko 19:00etan berriz, Paul San Martin piano jotzaile donostiarrak blues eta jazz doinuz jositako kontzertua eskainiko du Antzokia Etxean egitarauaren baitan.

Jazz doinuekin jarraitzeko, Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek euskal jazz musika zerrenda hau atondu du Jazzaren Egunerako. Gainera, Jazzaldiko JazzaldiaEtxean atalean jazz musikari handien bideo eta abesti zerrenda ugari bildu dituzte.

Horiez gain, ospakizun eguna luzatu nahi dutenek Euskal Telebistak maiatzaren 2tik uztailaren 4ra bitartean, larunbatero, Jazzaldiko saio berezi bat eskainiko du jaialdiko zuzenekoekin gauerdian. Besteak beste, Jamie Cullum, Elkano Browning Cream, Charles Mcpherson Quartet edota Silvia Perez Cruz-Toquinho-Javier Colina musikarien kontzertuak emitituko dituzte.

Zabaldu: