Indabe taldea (argazkia: Donostia Kultura)

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu eskainiko ditu

Apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan gaueko 20:30ean. Apirilaren 27an, berriz, Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da gaueko, 21:15ean, eta, amaitzeko, maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi taldeek zuzenekoa eskainiko dute 21.30ean. Kontzertuetarako sarrerak bihar, otsailak 20, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera www.doka.eus webgunean.

2023ko urte amaieran, Donostiako Antigua auzoan dagoen DOKA Kafe Antzokiak bere ateak behin-behineko itxi behar izan zituen sabaiko egituran topatutako kalte larriak zirela medio. “DOKAko kultur eskaintza etenda dagoen arren, salbuespen txiki bat egingo dugu datozen hilabeteotan. Donostia Kulturarekin elkarlanean DOKAn aritu behar ziren zortzi euskal talderen kontzertuak birkokatu ditugu Intxaurrondoko kultur etxean. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu aretoko egoera zailaren arrean babesa eskaini diguten eragile eta taldeei”.

Zehaztu dutenez, antolatutako hiru zuzenekotan hartuko dute parte taldeek: apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan gaueko 20:30ean. Apirilaren 27an, berriz, Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da gaueko 21:15ean eta, amaitzeko, maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi taldeek zuzenekoa eskainiko dute 21.30ean.

Kontzertuetarako sarrerak bihar, otsailak 20, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera www.doka.eus webgunean. Agortuta zeuden taldeen kontzertuetarako beste 150 sarrera jarri dira salgai.

Zabaldu: